Txia-txia hizkuntza

Txia-txia hizkuntza (hangul alfabetoan: 바하사 찌아찌아, ahoskera: [tʃɪa-tʃɪa]) austronesiar hizkuntza bat da, butonera izenez ere ezaguna, Buton uharteko hegoaldeko muturrean dagoen Bau-Bau hirian mintzatua. Sulawesi uhartearen (Indonesia hego-ekialdean dago Buton uhartea. 2005ean, 80.000 bat hiztun zituen. Hizkuntza horretan apenas idatzi den ezer, oraingoz ez baitu idazteko sistema arauturik. Koreeraren hangul alfabetoa ezartzeko saiakera bat abiatu da 2009. urtean. Europako hizkuntza nagusietan, txia-txia hizkuntzaren izena «cia-cia» transkribatzen dute latindar alfabetora. Hala ere, euskarara zuzenean transkribatuta «txia-txia» da, horrelaxe ahoskatzen delako izen hori hizkuntza hartan bertan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search